MARIO ONAINDIA
ESPAZIO DOKUMENTALA
«Folio zuriaren aurrean, beste edozein gauza edo pertsonaren aitzinean baino askoz ere libreago eta komunikagarriago sentitzen naiz. […]. Bai, idaztea bizio bat da. […]».
«Idaztea, bizio ezti hori»
Mario Onaindia
Mario Onaindia Espazio dokumentala Mario Onaindia Natxiondoren (Bilbo 1948 / Gasteiz 2003) hitza, politikari, idazle, itzultzaile eta gidoilari gisa dituen dimentsio guztietan, ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko proiektu gisa sortu da.
Zerbitzu zibikoa eta kulturala emateko asmoz bultzatzen dugu Mario Onaindia hil zen urte berean eratzen hasi zen ekimen hau, eta bere ondare baliotsua (diskurtsiboa eta bibliografikoa) berreskuratu eta zabaldu nahi du: pentsamendua, ideiak eta balioak.
Pixkanaka-pixkanaka, Espazio hau sekzio, eduki eta formatu berriak –Datu Baseen tratamendurekin– hartzen joango da.
Proiektuaren lehenengo fasearen ondoren, Onaindiaren argitaratutako lanaren Corpus bibliografikoa ireki dugu kontsultarako. Corpus hori ekimen honen ardatza eta hiru hamarkadatako (1971-2003) bere idazkeraren erakuskaria da, eta idazkera hori, bere hitzetan «bizio ezti hori», librepentsalariarenirekitasun konprometituarekin landu zuen. ■